XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREGINA TTIPIA
ERREGINA ttipia bezain goibel, oh bad dandelion
lehiatzen da primula (eri gartzelatua) salako lehiorat
eta esan zenezake: ez naiz aienaturen ekiaren zantzutik
ez zarela lerraturen itzal bioleta horretan pausatzeraino
baina zu ez bazatoz (oh bad boy) hilen da bakardadean
kikara xurian prisioner, bere petaloak binaka bildurik